Artezaleak elkarteak antolatuta, Julian Ugarteren omenezko Aire Zabaleko Pintura Azkarreko Lehiaketa egingo dute uztailaren 13an, igandearekin.
Parte hartzaileek 08:15etik 10:00etara bitartean zigilatuko dituzte norberak ekarritako mihiseak Ebro Etxean, eta behin hori eginda, Alde Zaharrean edota malekoian banatuko dira, sorkuntza prozesuarekin hasteko. Lanak amaitu ondoren, sinatu gabe aurkeztu beharko dituzte 13:00etatik 13:30era bitartean, Ebro Etxean.
Epaimahaiko kideak Artezaleak elkarteak izendatuko ditu eta horiek 14:00 aldera jakinaraziko dute nor den irabazlea. Sariei dagokienez, irabazleak 1.000 euro jasoko ditu, bigarren sailkatuak, berriz, 800 euro, hirugarrengoak 500 euro eta lehenengo zarauztarrak, azkenik, 300 euro. Gainera, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat ere izango da saririk; multzo horretako irabazleak 100 euro eskuratuko ditu.
Lanak aurkeztu ondoren, partehartzaileei otordu bat eskeiniko zaie. Bestalde, lan sarituak Zarauzko Udalaren esku geratuko dira. Hauek Ebro Etxeko harreran izango dira ikusgai baita artezaleak.eus webgunean ere.