Jokoan da nesken Frontoi Txikiko paleta txapelketa

Aritz Mutiozabal 2025ko uzt. 9a, 15:30

Atzo jokatu zituzten lehen partidak, eta bihar jarraituko dute neurketekin. Finalerdiak eta finala datorren astean izango dira.

Atzo arratsaldean abiatu zuten Frontoi Txikiko Emakumezkoen XVII. Paleta Txapelketa, eta lehenengo jardunaldian bi partida jokatuko zituzten. Lehenik eta behin, Lorea Laburu eta Miren Lertxundi lehiatu ziren Jone Iruretagoiena eta Lide Mendizabalen aurka, eta norgehiagoka benetan estua izan ondoren, 24-25eko emaitzarekin gailendu ziren Lertxundi eta Iruretagoiena.

Bigarren partida, aldiz, bestelakoa izan zen. Ane Camposek eta Karmele Martinezek lasaiago irabazi zieten Saioa Iraolari eta Maialen Manterolari, 13-25eko emaitzarekin.

Bihar arratsaldean, 18:30etik aurrera, txapelketako bigarren jardunaldia izango da jokoan. Oraingoan, lehen partidan, Eneritz Mitxelena eta Naiara Mitxelena lehiatuko dira Maddi Etxaberen eta Oihane Etxaideren aurka. Bigarren partidan, berriz, Jone Azkoagak eta Vero Davilak jokatuko dute Leire Paredes eta Yolanda Mateosen kontra.

Datorren astean, uztailaren 15ean, finalerdiak jokatuko dituzte, eta uztailaren 17an,  hirugarren eta laugarren postuak eta final nagusia. Iaz Naiara eta Eneritz Mitxelena ahizpa oiartzuarrek irabazi zuten txapelketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide