Antzerkia Familian programaren barruan, Pailazo emanaldia eskainiko dute Txirri, Mirri eta Txiribitonek bihar. 19:00etan jarri dute hitzordua Santa Klara komentuan, eta ikustera joan nahi duten guztientzat sarrera doan izango da.
50 urte dira hiru protagonistak antzerkia egiten hasi zirela, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenekin. Pailazoa, klowna, zirkoan sortu zela diote askok, eta barrea eragiten duen figura izan da. Horixe da hiru protagonistek ikuskizun honetan aldarrikatu nahi dutena. Xelebrekeriez gain, taldearen abesti ezagunak eta ez hain ezagunak abestuko dituzte: hala nola Paristik Natorren, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Altza Pelipe.