Giro paregabean hasi dute erromeria denboraldia Musika Plazan. Atzo izan zen lehen dantzaldia, 19:30ean hasita, eta Ansorregi eta Larrañaga izan ziren lehen saioko musikariak.
Korroan jarrita egin zuten dantza dozenaka lagunek, eskuak altxaz eta gerriak mugituz. Era berean, plazara atera eta dantza egitera animatu ez zirenek txalo eginez eta abestuz lagundu zituzten gainerakoak.
Datorren igandean, uztailaren 13an, izango du jarraipena erromeria denboraldiak: Etxaide, Garixe eta Naiararen txanda izango da, hain zuzen. Uztailaren 20an, Alaitz, Gorka eta Ainara igoko dira oholtzara, eta uztaileko azken hitzordua 27an izango da, Laja eta Lutxurdio, eta Izer eta Alabierrekin batera. Abuztuan, berriz, 3an, 10ean, 24an eta 31n izango dira erromeriak. Horietan, hurrenez hurren, erromeri saioak eskainiko dituzte hurrengo musikariek: Miren, Mirari eta Agur; Intxausti eta Larrañaga; Elustondo anai-arrebak; eta Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus.
(Argazkiak: Julene Sorarrain)