16 urtetik gorakoei zuzendutako tenis txapelketa antolatu du Itxasmendi auzo elkarteak, Zarauzko Udalaren eta Helmuga Kirolak dendaren laguntzarekin. Emakumezkoen zein gizonezkoen kategoriak bereiziko dituzte, eta jada zabaldu dute bertan izena emateko aukera.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, irailean zehar jokatuko dituzte partidak, eta interesa dutenek uztailaren 19ra arte izango dute inskripzioa egiteko aukera. Horretarako, ondorengo loturan dagoen orria bete behar da, eta jarraian 6 euro sartu ES25 2095 5101 41 1061396932 kontu korrontean.
Halaber, txapelketaren edota ordainketaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek itxasmendi.tenis@gmail.com helbidera idatzi dezakete.