Giro ederrean ari dira ospatzen kaleko arte eszenikoen festa

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 5a, 16:00

Kalerkik herritar ugari erakarri zituen atzokoan ere dantza emanaldiaz nahiz zirkuko ikuskizunaz gozatzera. Gaurkoan ere zenbait saio eskainiko dituzte arratsaldean zehar, jaialdiari amaiera emateko. 

Kalerki kaleko arte eszenikoen jaialdiak hainbat herritar erakarri zituen atzokoan ere arratsaldeko ikuskizunez gozatzera. Desiderata obrarekin hasiz, gaztetxoenak izan ziren protagonistak atzokoan, izan ere, "liburuen ospitale" bilakatu zuten Santa Klarako lorategia. Mama Crea konpainiako kideen laguntzarekin, liburuen orriak zerotik sortzen eta azalak apaintzen aritu ziren.

Beranduxeago, herritarrek goraino bete zuten Frontoi Txiki, Amaia Elizaranen eta Neonymusetaren Iraun dantza emanaldia ikusteko irrikan. Iluntzera, aldiz, antzerki giroa Munoa plazara mugitu zen. Bertan, Soon Circus Company-ko artista suediarrak arduratu ziren ikusleei sekulako zirku ikuskizuna eskaintzeaz.

Gaur agurtuko du herria jaialdiak, eta horretarako lau ikuskizun ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, herriko hainbat gunetan. 

Gaur, larunbata

  • 19:00 eta 20:30. Boucherie Bacul, Pikz Palace (Belgika), Santa Klara patioan.
  • 21:00. Burnt, Lasala (EH), Frontoi Txikin.
  • 20:00 eta 23:30. La calle es nuestra, Always Drinking Marching Band (Katalunia), kalez kale.
  • 22:00. Haute-Heure, Cie. Barolosolo (Frantzia), Munoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide