'Zinemaren historia' serieko bederatzigarren atala gaur, Photomuseumen

Intza Trula 2025ko uzt. 4a, 09:00

'Mulholland Drive' filma.

Gela programaren barruko saioa da, eta ohi bezala, 18:00etan hasiko da, doako sarrerarekin.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruan, Zinemaren historia zikloko bederatzigarren atala landuko dute gaur. 18:00etan hasiko da, eta interesa dutenek doan sartu ahal izango dute.

70eko eta 90eko hamarkaden artean zinemak bizi izan zituen aldaketak ditu ardatz bederatzigarren atal honek. Aldaketa sozial, politiko eta kultural sakonak nagusi izan ziren garai horietan, Asian, Afrikan eta Latinoamerikan. Mendebaldeko zinemako berrikuntzen inguruan ere hitz egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide