Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendari izendatu dute Gloria Vazquez. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) jakinarazi zuten berria, pasa den asteartean.
Jose Ignacio Asensiok zuzentzen duen Jasangarritasun Sailaren barruan kokatzen da Ingurumen Administrazioa, Trantsizio Ekologikoko eta Obra Hidraulikoen administrazioekin batera.
Asensiok Vazquezek iraunkortasunarekin, berdintasunarekin eta justizia sozialarekin duen konpromisoa goratu du: "Esperientzia instituzionala, ezagutza teknikoa eta sentsibilitate soziala batzen ditu. Horiek txertatzeak gure ingurumen-politiken izaera eraldatzailea indartzen du".