Urtero bezala, SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde jaiak abuztuaren hasieran izango dira; aurten, hilaren 9tik 12ra, hain zuzen ere. Ohiturari jarraituz, jai batzordeak musika emanaldi sorta prestatu du festez gozatzeko, eta sare sozialen bitartez jakinarazi du egitaraua.
Hain justu ere, abuztuaren 9an Perlata, Delirium Tremens, eta DJ Bon eta DJ Javi Hidalgok kontzertu bana eskainiko dute; abuztuaren 10ean, La Txama eta Koko Jean taldeek; abuztuaren 11n, Niña Coyote eta Chico Tornado zein Martin de Marte taldeek; eta azkenik, abuztuaren 12an, Fan & Go erromeria taldea izango da oholtzan.