Marka bikainak egiten jarraitzen du Usoa Ostolaza Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak. Esaterako, Espainiako erlojuaren kontrako proba jokatu zuen atzo Granadan (Espainian), eta zilarrezko domina eskuratu zuen elite mailan.
Mireia Benito Soudal taldeko txirrindulari katalana nagusitu zen proba horretan, eta podiuma bigarren katalan batek osatu zuen: UAE Team ADQ taldeko Paula Blasik, hain zuzen ere.
Monachilen (Granada, Espainia) jokatu zuten lasterketa, eta, orotara, 14 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten txirrindulariek. Benitok 35:48ko denboran osatu zuen proba; Ostolazak, berriz, 37.01ko denbora behar izan zuen helmuga zeharkatzeko. Blasi, hirugarren sailkatua, Ostolaza baino 58 segundo beranduago heldu zen helmugara.