Azken txanpan sartu dira sanpelaioak

Intza Trula 2025ko eka. 28a, 14:00

Iñurritzako Jubilatuen Elkartean hamaiketakoa egiteko elkartu dira dozenaka lagun; kanpoaldean, berriz, haurrentzako jolasak egin dituzte.

Asteazkenean abiatutako sanpelaioak bere amaierara heltzen hasi dira jada, eta herritarrak azken ekintzez gozatzen dabiltza. Alde batetik, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean hamaiketakoa egin dute goizean, sabela bete arte. Elkartearen kanpoaldean, berriz, askotariko jolasetan parte hartzeko aukera izan dute umeek.

Aurretik, diana izan da Iñurritzan barrena, eta 11:00etan Meza Nagusia egin dute San Pelaio ermitan. Indarberritzeko, gibel jana egingo dute auzoan, eta ondoren herri kirol ikuskizuna izango da. Iluntzean, Bikabi, Olloki eta Itzal taldeek emanaldi bana eskainiko dute Iñurritzako oholtzan. Amaitzean, bandera jaitsiko dute zelaian, festak agurtzeko.

Txosnagunean ere izango da gaur festarako aitzakia. Olatz Salvadorrek kontzertua eskainiko du 17:00etan hasita, eta jarraian Dragpelayoren bila karropoteo musikatua egingo dute. Gauean, Las Marikarmen eta Fifi eta Fefa DJek girotuko dute Munoa.

Ekainak 28, larunbata

  • 09:00. Diana Iñurritzan, txistulariekin.
  • 11:00. Meza, San Pelaio elizan.
  • Ondoren, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat, Iñurritza Jai Batzordeak eskainita.
  • 11:30. Haur jolasak, Iñurritzako zelaian.
  • 14:00. Gibel jana, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat, Iñurritzan.
  • 17:00. Olatz Salvadorren kontzertua, txosnaguean.
  • Ondoren, Dragpelayoren bila karropoteo musikatua.
  • 19:00. Herri kirolak, Joseba Ostolaza harri eskolarekin, Iñurritzan.
  • 20:00. Parrillada, Iñurritzan, Auzoak Bizirik taldearen eskutik.
  • 22:00. Kontzertuak, Iñurritzako zelaian: Bikabi, Olloki eta Itzal.
  • 22:30. Las Marikarmen eta Fifi eta Fefa DJak, txosnagunean.
  • 00:00. Banderaren jaitsiera, Iñurritzako zelaian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide