Goizeko erraldoien topaketak, aurreskuak edota paella lehiaketak ez du herritarren festarako gosea ase; hori horrela, arratsaldean baltsa lasterketa egin dute txosnaguneko egitarauaren barruan, eta, horrez aparte, kalejira eta erromeria izan dira Iñurritzako zelaian.
Dozenaka gazte elkartu dira 17:00etan moilan, baltsak eskuetan zituztela, lasterketa irabazteko prest. Ohikoa den moduan, moilatik abiatu dira parte hartzaile guztiak, eta hondartzarainoko bidea egin dute, paladak emanaz.
Koordinazio bikaina erakutsi dute talde batzuek; beste batzuei, ordea, zertxobait gehiago kostatu zaie urertzera heltzea. Denbora alde batera utzita, aldarte ona nagusitu da guztien artean, eta barre algarak ez dira falta izan.
17:30ean, berriz, kalejira jendetsua egin dute Musika Plazatik Iñurritzaraino. Bertara iristean, Gauargi taldearekin dantzaldia izan da. Haur, gazte nahiz heldu bildu da oholtzaren aurrean, eta hankak nekatu arte egin dute dantza.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea eta Intza Trula)
Ondorengoa da datozen ordu eta egunetarako egitaraua:
Gaur, San Pelaio eguna
- 20:00. Larrain dantza herrikoia, Lizarrako dultzaineroekin, Iñurritzan.
- 20:00. Zarata kontzertuak, txosnagunean.
- 20:30. Kalejira Musika Plazara.
- 22:00-00:00. Puntu morea, Musika Plazan.
- 22:30. Muxutruk taldearekin dantzaldia, Musika Plazan.
- 22:30. Erromeria Izer eta Alabierrekin, Iñurritzan.
- 22:30. Mirotz eta Marte Lasarteren kontzertuak, txosnagunean.
- Ondoren, Lege Berriak DJa, txosnagunean.
- 00:00-03:00. Alkohol kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko kanpaina, malekoian.
Bihar, San Pelaio bigarrena. Haur eta Gazteen Eguna.
- 05:30. Baratxuri zopa, Iñurritza Jai Batzordeak eskainita, Iñurritza elkartean.
- 06:00. Oilasko biltzearen hasiera, Iñurritza elkartetik.
- 11:00-14:00. Haurrentzako egurrezko jolasak, Frontoi Txikin.
- 12:00. Lege Zaharren Enparantzatik hasita, erraldoi txikien kalejira, Imuntzo trikitilari eskolako trikitilariekin.
- 13:00. Bertso bermuta Aner Peritzekin eta Uxue Alkortarekin, txosnagunean.
- 13:30. Oilasko biltzearen amaiera, Iñurritzako zelaian.
- 14:30. Elkartasun bazkaria, txosnagunean.
- 17:00. Gazte Gunea (12-18 urte), Salbatore Mitxelena ikastolan.
- 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara, Sugarri txarangarekin, Zarautz Trik trikitilariekin eta buruhandi eta erraldoiekin.
- Ondoren, haur parkea, Iñurritzan, eta apar festa, frontoian.
- 18:30. Txikifesta, Iñurritzan.
- 19:00. Rukula taldearen kontzertua, txosnagunean.
- 20:30. Musika Plazan kalejira.
- 22:00. Oihan Vega DJa, Musika Plazan.
- 22:30. Bertso jaialdia, Iñurritzako zelaian. Bertsolariak: Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Agin Laburu, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio.
- Ondoren, erromeria Intxausti eta Larrañagarekin, Iñurritzan.
- 22:30. Mikosis eta La Fulana DJa, txosnagunean.
Ekainak 28, larunbata
- 09:00. Diana Iñurritzan, txistulariekin.
- 11:00. Meza, San Pelaio elizan.
- Ondoren, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat, Iñurritza Jai Batzordeak eskainita.
- 11:30. Haur jolasak, Iñurritzako zelaian.
- 14:00. Gibel jana, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat, Iñurritzan.
- 17:00. Olatz Salvadorren kontzertua, txosnaguean.
- Ondoren, Dragpelayoren bila karropoteo musikatua.
- 19:00. Herri kirolak, Joseba Ostolaza harri eskolarekin, Iñurritzan.
- 20:00. Parrillada, Iñurritzan, Auzoak Bizirik taldearen eskutik.
- 22:00. Kontzertuak, Iñurritzako zelaian: Bikabi, Olloki eta Itzal.
- 22:30. Las Marikarmen eta Fifi eta Fefa DJak, txosnagunean.
- 00:00. Banderaren jaitsiera, Iñurritzako zelaian.