Jose Miguel Romerok irabazi du 42. Fernando Maiztegi Argazki Rallya

Intza Trula 2025ko eka. 25a, 12:30

Bigarren eta hirugarren postuak, berriz, Arbil Iciarrek eta Asier Ruizek eskuratu dituzte, hurrenez hurren.

Epaimahaiak horrela erabakita, Jose Miguel Romero izan da 42. Fernando Maiztegi Argazki Rallyko irabazlea. Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa ekitaldia, Torre Luzean. 21 parte hartzaile izan ditu aurtengo sariketak, eta horietatik bigarren postuan geratu da Arbil Iciar, eta hirugarren egin du Asier Ruizek.

Maiatzaren 18an jokatu zuten Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatutako lehiaketa. Parte hartu zuten argazkilariek ondorengo bost gaiei lotutako argazki bana aurkeztu behar izan zuten: janaria, ataria, zenbakia, profila eta zakurra.

Hori horrela, Romerok 160 euro eta Andra Mari Zeruratzearen garaikurra jaso zituen Irune Urbieta zinegotziaren eskutik; Iciarrek 130 euro eta garaikurra; eta Ruizek, 100 euro eta garaikurra. Argazkirik ederrenaren saria ere banatu zuten (80 euro), eta hori ere Romerorentzat izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide