Festa usaina nabari da dagoeneko Zarauzko kaleetan. Herritarrak prest daude bihar San Pelaio jaiei ekiteko, eta larunbatera arte askotariko ekitaldiez gozatu ahal izango dute haurrek zein helduek.
Ohikoa denez, haurrak izango dira protagonistak sanpelaioetako lehen orduetan; izan ere, suziriak eta txupina botako dituzte 12:00etan udaletxeko balkoitik.
Haurren zein helduen danborradak ere izango dira biharkoan. Banderaren igoerako gonbidatuak Jose Inazio Elias eta Joxe Miel Gastañares Legazpi txistulariak izango dira aurten. Horrez gain, Udaberri elkarteko Pedro Chicok jasoko du San Pelaio makila, urte luzez egindako lanagatik. 23:00etan hasiko da helduen danborrada, eta 00:00etan igoko dute bandera udaletxeko balkoitik, Pelaioren ereserkia abesten duten bitartean; haurren desfilea, berriz, 18:30ean izango da.
Tren zerbitzu berezia
Festez gozatu nahi dutenentzat gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko duela jakinarazi du Euskotrenek. Asteazkenetik ostegunerako eta ostegunetik ostiralerako gauetan zerbitzua indartuko dute Amara-Donostiako eta Zumaiako geltokietatik, hain justu ere.
Egitaraua:
Bihar, San Pelaio bezpera
- 12:00. Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko.
- Ondoren, udaletxeko balkoian, alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari.
- Ondoren, erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Igandea txarangarekin.
- 17:00. Kirol erakustaldia, Frontoi Txikin. Aizkolari eta harri jasotzaileak: Xabat Olaizola, Lierni Osa eta Mikel Lopetegi Urra. Pala egokituko partidak jokatuko dituzte jarraian.
- 18:30. Poteo girotua, L. Krokodilo DJaren eskutik, Iñurritzan.
- 18:30. Haurren XLV. Agerraldiaren hasiera, Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik, Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangekin.
- 19:00. Kitadelpare txaranga txosnagunera.
- 20:00. Talde guztiek elkarrekin joko dute, Lege Zaharren Enparantzan.
- 21:30. Davila DJa, Lege Zaharren Enparantzan.
- 23:00. Danborrada, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta.
- 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio makila emango diote Pedro Chicori eta Zarauzko Udalak aitortza egingo die Jose Inazio Elias eta Joxe Miel Gastañares Legazpi txistulariei.
- 00:00. Bandera igoera, txupinazoa eta Pelaioren ereserkia, Musika Bandak jota.
- Ondoren, kalejira Musika Plazara, Igandea txarangarekin.
- 00:00. Bandera igoera eta txupinazoa, Iñurritzako zelaian, eta dantzaldia Bide Batez taldearekin.
- Ondoren, Davila DJa, Lege Zaharren Enparantzan.
- 00:15-02:00. Musika Plazan puntu morea: eraso matxistarik gabeko egunak eta gauak.
- 00:30. Adur eta Martin de Marteren kontzertuak, txosnagunean.
- 00:45. Oxabi taldearekin dantzaldia, Musika Plazan.
- Aldi berean, danborrada herriko kaleetan.
Etzi, San Pelaio eguna
- 09:00. Diana trikitilari eta dultzaineroekin.
- Aldi berean, Iñurritzan, diana txistulariekin.
- 11:00. San Pelaio elizan, meza nagusia.
- 11:30. Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko VII. Topaketa, Lege Zaharren Enparantzan. Parte hartzaileak: Mendillorriko Erraldoi eta Kirikien Konpartsa, Pasaiko Erraldoi Konpartsa Elkartea eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkartea, Lizarrako dultzaineroek lagunduta.
- 12:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 12:30. Aurreskua, Iñurritzako zelaian.
- 12:30. Gaztetxearen aldeko paella lehiaketa, txosnagunean.
- 13:00. Zarauzko Musika Bandaren kontzertua.
- 17:00. Balsa lasterketa.
- 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara, Ustekabe txarangarekin, Zarautz Trik trikitilariekin eta Lizarrako dultzaineroekin.
- 18:00. Gauargi taldearekin dantzaldia, Iñurritzan.
- 18:00. Pasai txaranga, txosnagunean.
- 20:00. Larrain dantza herrikoia, Lizarrako dultzaineroekin, Iñurritzan.
- 20:00. Zarata kontzertuak, txosnagunean.
- 20:30. Kalejira Musika Plazara.
- 22:00-00:00. Puntu morea, Musika Plazan.
- 22:30. Muxutruk taldearekin dantzaldia, Musika Plazan.
- 22:30. Erromeria Izer eta Alabierrekin, Iñurritzan.
- 22:30. Mirotz eta Marte Lasarteren kontzertuak, txosnagunean.
- Ondoren, Lege Berriak DJa, txosnagunean.
- 00:00-03:00. Alkohol kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko kanpaina, malekoian.
San Pelaio bigarrena. Haur eta Gazteen Eguna.
- 05:30. Baratxuri zopa, Iñurritza Jai Batzordeak eskainita, Iñurritza elkartean.
- 06:00. Oilasko biltzearen hasiera, Iñurritza elkartetik.
- 11:00-14:00. Haurrentzako egurrezko jolasak, Frontoi Txikin.
- 12:00. Lege Zaharren Enparantzatik hasita, erraldoi txikien kalejira, Imuntzo trikitilari eskolako trikitilariekin.
- 13:00. Bertso bermuta Aner Peritzekin eta Uxue Alkortarekin, txosnagunean.
- 13:30. Oilasko biltzearen amaiera, Iñurritzako zelaian.
- 14:30. Elkartasun bazkaria, txosnagunean.
- 17:00. Gazte Gunea (12-18 urte), Salbatore Mitxelena ikastolan.
- 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara, Sugarri txarangarekin, Zarautz Trik trikitilariekin eta buruhandi eta erraldoiekin.
- Ondoren, haur parkea, Iñurritzan, eta apar festa, frontoian.
- 18:30. Txikifesta, Iñurritzan.
- 19:00. Rukula taldearen kontzertua, txosnagunean.
- 20:30. Musika Plazan kalejira.
- 22:00. Oihan Vega DJa, Musika Plazan.
- 22:30. Bertso jaialdia, Iñurritzako zelaian. Bertsolariak: Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Agin Laburu, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio.
- Ondoren, erromeria Intxausti eta Larrañagarekin, Iñurritzan.
- 22:30. Mikosis eta La Fulana DJa, txosnagunean.
Ekainak 28, larunbata
- 09:00. Diana Iñurritzan, txistulariekin.
- 11:00. Meza, San Pelaio elizan.
- Ondoren, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat, Iñurritza Jai Batzordeak eskainita.
- 11:30. Haur jolasak, Iñurritzako zelaian.
- 14:00. Gibel jana, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat, Iñurritzan.
- 17:00. Olatz Salvadorren kontzertua, txosnaguean.
- Ondoren, Dragpelayoren bila karropoteo musikatua.
- 19:00. Herri kirolak, Joseba Ostolaza harri eskolarekin, Iñurritzan.
- 20:00. Parrillada, Iñurritzan, Auzoak Bizirik taldearen eskutik.
- 22:00. Kontzertuak, Iñurritzako zelaian: Bikabi, Olloki eta Itzal.
- 22:30. Las Marikarmen eta Fifi eta Fefa DJak, txosnagunean.
- 00:00. Banderaren jaitsiera, Iñurritzako zelaian.