Fran Ladron de Guevara zarauztarra nagusitu zen atzo Zarauzko Xake Txapelketan. Lege Zaharren Enparantzan jokatu zuten sariketa, eta, orotara, 22 xakelarik parte hartu zuten. Bigarren postua, berriz, Erik Juez zarauztarrarentzat izan zen.
10:00etatik 13:00etara jokatu zituzten partidak, eta Zarauzko Xake klubak gaztetxoen eta umeen maila altua nabarmendu nahi izan zuen. Atzokoarekin, denboraldia amaitutzat eman dute Zarauzko xakelariek.