Malen Monasterio eta Marcos Ruiz nagusitu dira Zarautz Altxa sarian

Usua Garin eta Onintza Lete Arrieta 2025ko eka. 23a, 14:00

Larunbatean Malekoian egin zuten halterofiliako txapelketa, goizetik arratsaldera ikuskizun ederra eskainiz.

Malekoian ikuskizun ederra eskaini zuten larunbatean halterofilian aritzen diren kirolariek, goizetik iluntzera aritu baitziren jendaurrean Zarautz Altxa saria jokatzen. ZKE Halterofiliak antolatu du lehiaketa, eta emakumezkoetan etxeko taldekide batek jantzi zuen txapela: Malen Monasteriok. Gizonezkoetan, berriz, Marcos Ruiz nagusitu zen. Hain zuzen, iazko munduko txapelduna da 103 kiloko kategorian. Gizonezkoetan, podiuma Eki Lizasok eta Alex Balenciaga ZKEko kideak osatu zuten. 

Emakumezkoetan, Naroa Arrasate Europako Txapelketan 64 kiloko kategorian brontzea lortutako kirolariak ere parte hartu zuen atzoko lehian, baina bigarren egin zuen, Monasterioren atzetik. Ruth Fuentefria izan zen hirugarren. 

Dama parean aritu ziren nor baino nor gehiago lehian hainbat klubetako kideak, hiru txandatan: gizonezkoak eguerdian, eta emakumezkoak eta mistoak arratsaldean.

Gainera, ZKE Halterofilian dabiltzan gaztetxoek teknika agerraldia egin zuten, ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakutsiz.

Hemen ikus daiteke sailkapena, osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide