Ekainaren 25etik 28ra ospatuko dituzte Zarautzen San Pelaio festak, baina, urtero bezala, giroa berotzeko Sanpelaioak Martxan eguna antolatu du gaurko, larunbata, Iñurritzako jai batzordeak.
Goizean, 11:00etan, pilota txapelketa jokatu dute frontoian, eta ondoren, Mendi Marrazki txokoaz eta Apaxi ipuin kontalariaz gozatzeko aukera izan dute txikienek. Helduek, berriz, txakolin dastaketa egin dute eguerdian.
Jaiak arratsaldean jarraituko du, Jalgi dantza taldearen emanaldiarekin, 17:30ean. Jarraian, Hamarru elektrotxaranga ibiliko da tabernaz taberna, eta gauean, azkenik, kantu afaria egingo dute.