Bero zen atzo arratsaldean, eta hondartza goraino beteko zen. Baina izan zen herrian goraino bete zen beste toki bat ere: Zelai Ondoko bolatoki ingurua. Izan ere, hantxe hasi ziren atzo auzoko festak. Txupina jaurti, bandera igo, eta jai giroan murgildu ziren adin guztietako herritarrak.
Crossfit erakustaldia izan zen, baita haurrentzako kirol saio polita ere. Ondoren, jan-edanerako tartea hartu zuten, parrillada eginez denek elkarrekin, eta eguna zuzeneko musikaz gozatuz amaitu zuten, aurrena Bide Batez taldearen erromeriarekin, eta gero, DJ Bonek jarritako musikarekin.
Gaur goizetik gauera arteko ekintzak izango dira auzoan, eta bihar, berriz, goizean hainbat ekitaldi egi ondoren, auzo bazkariarekin amaituko dira jaiak. Bitartean, ordea, egitarau oparoa dago. Honakoa:
Gaur, larunbata
- 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
- 11:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak eta haur txokoa eta Zelai Ondoko patata tortilla lehiaketa.
- 12:00. Tortillak aurkezteko epea, parrillagunean.
- 13:00. Tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo-potea.
- 16:00-18:00. Haurrentzako puzgarriak.
- 17:30-19:00. Giltzatako tailerra eta bolo txapelketa nerabeentzat, Haize-Orratz Gaztelekuaren eskutik.
- 19:00-20:00. Bolatokia eta toka irekita egongo dira Zelai Ondoko Bol&Tok taldearen eskutik.
- 19:00. Iago Magoa, pistan.
- 20:00. Parrillada, bolatokian.
- 23:00-03:00. Fan&Go dantzaldia
Bihar, igandea
- 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
- 10:00. Zelai Ondoko bola eta toka txapelketa, Andres Illarramendiren omenez.
- 11:00. Haur txokoa, pistan.
- 11:00. Zelai Ondoko auzo krosa, Zulaika botikaren biribilgunean. 3 urtetik LH6. mailara artekoentzako. Lau mailatan banatuta jokatuko dute.
- 12:00. Irristaketa jolasak, pistan.
- 14:00. Zelai Ondoko auzo bazkaria, pistan. Txartelak salgai daude Trigal, Iluntze eta Zelaitxon.