LABek mobilizazioa deitu du, Mercadonaren irekieraren harira

Intza Trula 2025ko eka. 21a, 12:00

Marcadona bat, kanpoaldetik.

Astelehenean egingo dute protesta, Zarauzko Mercadona berriaren atarian. 12:00etan bertara gerturatzeko dei egin diete herritarrei.

Mercadona ez merke, ez ona lelopean mobilizazioa deitu du LABek datorren astelehenerako. Zarauzko Mercadona berriaren inaugurazioaren bueltan deitu dute protesta, "bertako langileen lan baldintzak eta euskal produkturik saltzen ez dutela" salatzeko.

Horrenbestez, LABek dei egin die herritar guztiei etzi Mercadonaren atarira gertura daitezen, eta kexara batu daitezen. Zehazki, 12:00etan hasiko dute mobilizazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide