Udaberri abesbatzak kantuz blaituko du ostiral goiza

Intza Trula 2025ko eka. 18a, 13:00

Udaberri abesbatza, kontzertu bat ematen. (Utzitakoa)

Igandean, berriz, Erreniega abesbatzak emango du kontzertua herrian. Udaberrik zarauztar guztiak gonbidatu ditu emanaldiak entzutera.

Uda sasoiaren atarian eta eguraldi ona baliatuz, kontzertua emango du Udaberri abesbatzak herritarrentzat. Ostiralean izango da, 11:00etan, San Pelaio ermitan, eta abesbatza Patxi Azkarateren gidaritzapean egongo da.

Ordea, Udaberrirena ez da aste honetarako antolatutako kontzertu bakarra izango; izan ere, Zizurko (Nafarroa) Erreniega abesbatzak ere emanaldia eskainiko du Zarautzen. Igandean izango da azken hori, 13:15ean, Frantziskotarren komentuan.

Hori hala, Udaberri Jubilatuen Elkarteak herritar guztiak animatu ditu kontzertuetara gerturatu daitezen eta piezez gozatu dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide