Txinpirin, Zarazte eta Zarautz abesbatzek kontzertua emango dute larunbatean

Intza Trula 2025ko eka. 18a, 10:00

Txinpirin abesbatza Frontoi Txikin. (Artxiboa)

Txinpirin abesbatzak 12:30ean eskainiko du emanaldia, herrian barrena; Zaraztek Zigordia kalean egingo du, 20:00etan, eta Zarautz Abesbatzak Torre Luzean, 20:30ean.

21. Musika Eguna antolatu dute Zarauzko abesbatzek, eta hiru kontzertu eskainiko dituzte larunbat honetan. Txinpirin, Zarazte eta Zarautz abesbatzak kaleak alaituko dituzte egun horretan, urtean zehar ikasitako piezak jendaurrean eskainiz.

Hori horrela, Txinpirin abesbatza izango da emanaldia eskaintzen lehenengoa; 12:30ean egingo du, herrian barrena. Beste bi taldeek iluntzean egingo dute: Zarazterena 20:00etan hasiko da, Zigordia kalean, eta Zarautz Abesbatzak Torre Luzean emango du kontzertua, 20:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide