Usoa Ostolazak Pirinioetako Tourreko bigarren etapa irabazi du. Zarauztarra ia hasieratik gailendu da etapa nagusian, eta horrela, lehen postuan kokatu da sailkapen nagusian.
Ostolazak Trie-Sur-Baise eta Col du Soulor (134,6 km) arteko ibilbidearen azken kilometroan egin du erasoa, eta atzean utzi ditu ordura arte berarekin joan diren hiru txirrindulariak.
Ez da zarauztarrak lasterketa hau irabazten duen lehen aldia, iaz ere berak lortu baitzuen lehen helmugaratzea. Gaurko garaipenarekin, biharko azken jardunaldian txapeldun izateko aukera asko ditu Ostolazak.