Hirugarren mailakoa da Ur Bare ZKE

Mireia Galarza Bastida 2025ko eka. 14a, 17:24

Ur Bare ZKE taldea, igoera lortu berritan. (ZKE Futbola)

Partida estua izan da, eta azken momentura arte ez da ezer erabaki. Izan ere, penaltietan lortu dute zarauztarrek irabaztea, 5-4ko emaitzarekin. Asti goraino bete da. 

Lortu dute. Hirugarren mailako taldea izango da datorren denboraldian Ur Bare ZKE taldea, Getxori penaltietan irabazi ondoren (5-4). 

Goraino bete da Astiko futbol zelaia, eta ez da gutxiagorako izan, igoera jokatzen baitzuen gaurkoan ZKEko futbol talde nagusiak. Partida estua izan da, urduritasuna ere nabaria zen bertan, baina partidak iraun duen bitartean zarauztarrek ez dute lortu bizkaitarren atean golik sartzerik.

Beraz, penaltietan jokatu dute guztia. Fin ibili dira bi taldeak, baina zarauztarrek penaltietako bat gelditzea lortu dute, 3-2 zihoaztenean. Beraz, abantaila hori baliatu behar izan du etxeko taldeak hainbeste amesten zuten igoera lortzeko. Asti osoa adi-adi zegoenean iritsi da behar zuten bosgarren gola, eta oihu eta besarkada artean ospatu dituzte igoerako lehen momentuak bertan zeuden kirolari eta zale guztiek. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide