The System eta Deshuesadero taldeen kontzertuak etzi, Hiruputzun

Intza Trula 2025ko eka. 10a, 10:45

Deshuesadero taldea, kontzertu bat ematen. (Deshuesadero)

ZarataZarautz kolektiboak antolatu ditu zuzeneko emanaldiak, eta 21:00etan hasiko dira.

ZarataZarautz kolektiboak Hiruputzu gaztetxea girotzen jarraitzen du, eta aste honetarako beste bi kontzertu antolatu ditu: The System eta Deshuesadero taldeek zuzeneko bana emango dute ostegunean, 21:00etatik aurrera.

Erresuma Batuan sortutako taldea da The System, eta 80ko hamarkadako anarkopunk doinuak oinarri dituzte beraien abestiek. Deshuesadero taldea, berriz, Mexikotik dator. Crust iluna jorratzen dute beraiek oholtzaren gainean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide