Ekaina aurrera doa, eta horrekin batera, gero eta gertuago daude San Pelaio jaiak. Zarauztarrak dagoeneko hasi dira herriko festa nagusietarako prestatzen, eta jakinarazi dute Munoako txosnetako egitaraua. Zehazki, hilaren 25, 26, 27 eta 28rako emanaldi eta jarduera sorta prestatu dute.
Ohiko osagaiak izango ditu aurtengo egitarauak, eta horietako bat izango da urteroko balsa karrera. Hilaren 26an, ostegunez, jokatuko dute. Horrez aparte, elkartasun bazkaria ere egingo dute ostiralean, 14:30ean, eta bertara joateko txartelak Arrano eta Eguzki tabernetan daude eskuragarri, 15 euroan. Askotariko musika emanaldiek girotuko dituzte aurten ere jaiak; esaterako, Olatz Salvador artistaren kontzertuaz gozatu ahal izango da larunbatean, 17:00etatik aurrera.
Egitaraua:
Ekainak 25, asteazkena:
- 17:00. Kirol erakustaldia Frontoi Txikin. Aizkolari eta harri jasotzaileak: Xabat Olaizola, Lierni Osa eta Mikel Lopetegi Urra. Pala egokituko partidak jokatuko dituzte jarraian.
- 19:00. Kitadelpare txaranga txosnagunera.
- 00:30. Adur eta Martin de Marteren kontzertuak.
Ekainak 26, osteguna:
- 12:30. Gaztetxian aldeko paella lehiaketa.
- 17:00. Balsa karrera.
- 18:00. Pasai txaranga.
- 20:00. Zarata kontzertuak.
- 22:30. Mirotz eta Marte Lasarteren kontzertuak.
- Ondoren, DJ Lege Berriak.
Ekainak 27, ostirala:
- 13:00. Bertso bermuta Aner Peritzekin eta Uxue Alkortarekin.
- 14:30. Elkartasun bazkaria.
- 19:00. Rukula taldearen kontzertua.
- 22:30. Mikosis eta DJ La Fulana.
Ekainak 28, larunbata
- 17:00. Olatz Salvadorren kontzertua.
- Ondoren, DragPelayoren bila karropoteo musikatua.
- 22:30. Las Marikarmen eta DJ Fifi eta Fefa.