Furgoneta batek istripua izan du gaur 16:30 aldera Zarauzko autobideko ordainlekuan, eta Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dioenez, gidaria zaurituta eraman dute Donostia Ospitalera.
Ezbeharra Bilborako noranzkoan gertatu da, eta auto pilaketak eragin ditu. Dena den, 17:30erako egoera bere onera itzulia zen.