Zarauzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 19-1 eremuan aldaketa bat izapidetzeko prozesua abiatu du Zarauzko Udalak: Nafarroa kaleko 49. zenbakiko lurzatiari lotuta dago aldaketa, hain zuzen ere. Prozesu parte hartzailea izango da, eta horregatik, herritarren zein erakundeen iritziak jaso nahi ditu udalak.
Hori hala, alternatiben zirriborroa jendaurrean jarri dute, eta irakurtzeko interesa dutenek ondorengo lotura honetan egin dezakete. Halaber, iritziak edota proposamenak hirigintza@zarautz.eus helbidera helarazi daitezke, ekainaren 13a bitarte.