Zeharkako flauta ikasleek kontzertua emango dute bihar

Intza Trula 2025eko maiatzaren 28a

Pertsona bat, zeharkako flauta bat jotzen. (Pixabay)

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleen emanaldia 18:30ean hasiko da, San Pelaio ermitan.

Imanol Urbieta Udal Musika eskolakoek beste kontzertu bat emango dute bihar: hain justu ere, zeharkako flauta ikasleen txanda izango da oraingoan. 18:30ean hasiko da emanaldia, San Pelaio ermitan.

Ikasturtea amaitzen ari den honetan, hainbat kontzertu eskaini ditu azken asteotan udal musika eskolak; esaterako, pasa den astean perkusio ikasleen zein kantu koralaren kontzertuaz gozatzeko aukera izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide