Vista Alegreko auzo elkarteak, Jalgi dantza taldearen eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin, hitzordu berezia prestatu du larunbat arratsalderako auzoan: Euskal Dantza Eguna egingo dute, 17:30etik hasita.
Hori horrela, Jalgi dantza taldeko gaztetxoen emanaldiarekin hasiko dute arratsaldea, eta beraiek izango dute auzoa dantzan jartzeko eta girotzeko ardura. Jarraian, bertaratzen diren guztientzako parrillada prestatuko dute auzo elkartean.