Aidean boleibol taldea, Gipuzkoako txapeldun

Intza Trula 2025ko mai. 20a, 12:30

Zarauzko 'Aidean' boleibol taldea, larunbateko partidan. (Aidean)

Larunbatean jokatu zuten finala: Zarauzkoek 3 eta 1 hartu zuten mendean Donostiako Bera Bera taldea. Cristiana Hardmanen taldeak bigarren urtez jarraian eskuratu du garaipena.

Aidean boleibol taldea Gipuzkoako txapelduna da bigarren urtez jarraian. Emakumezkoen jubenil mailako taldeak larunbatean jokatu zuen final handia, Donostiako Bera Bera talde indartsuaren aurka: partida bikain baten ostean, 3 eta 1 gailendu zen Cristiana Hardmanen taldea.

Hain justu, Aritzbatalde kiroldegiko kantxan jokatu zuten partida, eta bi taldeek maila altua erakutsi zuten hasiera-hasieratik. Neurketa bizia izan zen, eta horrek urduri mantendu zituen harmailetan bildu ziren ikusle guztiak partidaren amaierara arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide