Gazte sortzaileen plaza izan da hirugarrenez Ebro Etxea

Intza Trula 2025ko mai. 18a, 12:30

Azukarera del Ebro egitasmoa egin zuten atzo arratsaldean Ebro Etxean. Gazte sortzaile ugarik beraien proiektuak jendaurrean jarri zituzten.

Giro ederrean egin zuten atzo arratsaldean Azukarera del Ebro egitasmoaren hirugarren edizioa. Aurreko aldietan bezala, Ebro Etxean egin zuten ekimena, eta, artea eta musika uztartuz, gazte sortzaile ugarik beraien proiektuak erakutsi zituzten bertako lorategian.

Esaterako, ondorengo sortzaileek parte hartu zuten atzo Azukarera del Ebron: Mireia Lizundiak, Javi Lasartek, Ane Adan, Rafael Alvarezek, Sara Beristainek, Zorak Arrutik eta Josu Larreak.

(Argazkiak: Julene Sorarrain)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide