Jalgiko gaztetxoak, txistulariaren erritmoan dantzan

Intza Trula 2025ko mai. 17a, 16:00

Santamarina festen barruan, erakustaldia eskaini du Jalgi dantza taldeak gaur goizean. Dantzarien senide eta lagun ugari gerturatu da emenaldia ikustera.

Gaztetxoen txanda izan da gaur goizean Santa Marina jaietan. Eguzkiaren epelean, Jalgi dantza taldeko hainbat gaztetxok emanaldi aparta eskaini dute herritarren aurrean.

Egitarauan aurreikusita zegoen moduan, 11:00 aldera heldu dira dantzariak Santa Marinara, kalejiran eta txistulariaren laguntzarekin. Ondoren, talde ezberdinetan banatuta, hainbat dantza eskaini dituzte bertan, senideen eta lagunen txalo artean.

Maiatzak 17, larunbata

  • 17:30. Poltsa eta abanikoak margotzeko tailerra, Haize Orratz gaztelekuko hezitzaileen eskutik; 12-18 urte arteko gazteentzat.
  • 19:00. Elektrotxufla elektrotxaranga.
  • 23:30. Erromeria Itzal taldearekin.

Maiatzak 18, igandea

  • Goizean, kantu-jira auzoan zehar Arrai-Zopa lagun taldearekin.
    Herri kirolak: Jakes Iruretagoiena Izeta V.a, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Maddi Gesalaga eta Lierni Osa harri jasotzaileak.
  • 13:00. Parrilada, Zarautz Trikek girotuta.
  • 18:30. Musika festa DJ Arnorekin.

Maiatzak 20, asteartea

  • 17:30. LV. Santa Marinako Korrika Txapelketa, 11 urtetik 14 urtera bitarteko neskentzat (2011 eta 2014 bitartean jaiotakoak; biak barne).
  • Jarraian, LXXIII. Santa Marinako Korrika Txapelketa, 11 urtetik 14 urtera bitarteko mutilentzat (2011-2014 urte bitartean jaiotakoak, biak barne)
  • Segidan, LV. Santa Marinako korrika txapelketa, 7-10 urtera bitarteko neskentzat (2015-2018 urte bitartean jaiotakoak, biak barne).
  • Jarraian, LVI. Santa Marinako korrika txapelketa, 7-10 urteko mutilentzat (2015-2018 urte bitartean jaiotakoak, biak barne).
  • Ondoren, buruhandiak auzoan zehar ibiliko dira.

Maiatzak 21, asteazkena

  • Goizean goiz, kanpai-errepika eta itxaferoak eguna iragarriz.
  • 08:30. Meza Nagusia Santa Marina ermitan.
  • Ordu berean, Goizeko Ihintza txistulariek auzoko kaleak alaituko dituzte.
  • Jarraian, txokolate-jana Kirkilla-Enea jatetxearen eskutik.
  • 11:00. Jubilatuentzako ohiko hamaiketakoa Arkaitz-Mendi elkarteak eskainita.
  • 18:00-20:30. Gauargi taldearen emanaldia gazte eta haurrentzat.
  • Bitartean, Santa Marinako boletoen zozketa eta Urdaiazpiko apustuaren irabazlea iragarriko da.
  • Festei amaiera emateko, sardinaren ehorzketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide