Larrialdi egoeretan nola jokatu irakatsi dute malekoian

Intza Trula 2025ko mai. 17a, 14:00

Larrialdi zerbitzuetan lan egiten duten hainbat elkartek eta erakundek jarri dute postua malekoian. Zenbait herritar gerturatu da larrialdi egoerei aurre egiteko teknikak ikastera. 

Beste urte batez, prebentziorako eta lehen sorospenerako teknikak ikasteko aukera izan dute gaur herritarrek malekoian. Izan ere, Zingira Zarautz Babes Zibilak antolatuta eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin, Guztion eskuetan lelopean kanpaina egin dute bertan. Hala, goizean zehar herritarrei larrialdi edo estutasun egoera baten aurrean nola jokatu erakutsi diete.

Aurreko aldietan bezala, aurten ere larrialdietako sektoreko hainbat elkartek eta erakundek parte hartu dute ekimenean: hala nola Dyak, Osakidetzak, SOS Deiakek, Ertzaintzak, Suhiltzaileek eta Udaltzaingoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide