Martxan da Gipuzkoako Bola eta Toka Txapelketa

Intza Trula 2025ko mai. 17a, 12:00

Zelai Ondoko bolatoki berrian ari dira jokatzen txapelketa, goizetik. Orotara, 36 bolari eta 25 tokalari aurkeztu dira.

Giro ederrean ari dira jokatzen Gipuzkoako Bola eta Toka Txapelketa, Zelai Ondoko bolatoki berrian. Goizean goiz abiatu dute lehia, eta, guztira, 36 bolari eta 25 tokalari ari dira jokatzen bertan.

Hain justu, Zelai Ondoko Bol&Tok Kirol Klubak eta Gipuzkoako Bola eta Toka federazioak elkarlanean antolatu dute txapelketa, eta ondorengo hirietako eta herrietako jokalariak parte hartzen ari dira: Donostia, Lasarte, Urnieta, Hernani, Ereñotzu, Villabona, Ibarra, Segura, Zerain, Gabiria, Legazpi eta Zarautz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide