Azukarera del Ebro egitasmoa egingo dute gaur Ebro Etxean

Intza Trula 2025ko mai. 17a, 10:30

Iazko apirilean Azukarera del Ebro eremuan egindako erakusketa. (Utzitakoa)

Artea eta musika bateratzen dituen ekitaldia da Azukarera del Ebro. Hainbat gazte sortzailek beraien proiektuak erakutsiko dituzte Ebro Etxean, 18:00etatik 23:00etara.

Beste urte batez, Zarauzko gazte talde batek sortutako Azukarera del Ebro ekimena egingo dute gaur Ebro Etxean. Artea eta musika uztartuz, gazte sortzaile ugarik beraien proiektuak erakutsiko dituzte bertako lorategian. 18:00etatik 23:00etara jarri dute hitzordua.

Hori horrela, ondorengo sortzaileen lanak ikusi ahal izango dira Ebro Etxean arratsaldetik aurrera: Mireia Lizundia, Javi Lasarte, Ane Adan, Rafael Alvarez, Sara Beristain, Zorak Arruti eta Josu Larrea.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide