Luma gazteak sariekin gustura

Intza Trula - Aritz Mutiozabal 2025ko mai. 17a, 11:00

43. Salbatore Mitxelena literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo arratsean. Kategoria guztiak kontuan hartuta, 526 lan jaso dituzte aurtengo aldian.

Idazketa eta irakurketa sustatzea helburu duen 43. Salbatore Mitxelena literatur lehiaketako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean Modelo aretoan. Urtero legez, Zarauzko ikastetxeetako ikasleak eta gurasoak bildu zituen Zarauzko Udalak antolaturiko ekitaldian. Kategoria ezberdinetan banatuta, orotara, 526 lan jaso dituzte, eta horietatik 30 saritu ditu epaimahaiak, eta aipamen berezi bat ere eman zuten. Ohi bezala, ekitaldiko lehenengo sariak Xabier Txurruka alkateak eta Irune Urbieta Hezkuntza eta Kultura zinegotziak eman zituzten

Aurtengo edizioko epaimahaia ondorengo kideek osatu zuten, eta haiek izan ziren gainerako sariak emateaz arduratu zirenak: Orokieta Herri Eskolako ordezkari Itziar Iruretagoienak, Antoniano Ikastetxeko ordezkari Arantza Laskibarrek, Salbatore Mitxelena ikastolako ordezkari Miriam Mendozak, Oteiza lizeoko ordekari Garbiñe Etxeberriak, Lizardi institutuko ordezkari Aitzpea Aranburuk, La Salle ikastetxeko ordezkari Idoia Artolak, Jose Luis Padron idazleak eta Aitziber Etxeberria Idazleak; salbuespenik ere izan zen, epaimahaikideetako batzuk ezin izan zuten bertan izan, baina haien ordezkoa bidali zuten..

Ikasle sarituak pozarren igo ziren Modeloko oholtza gainera, banan-banan, kategoriaren arabera. Aurten, gainera, agertoki albotako eskaileretan trabatu ez daitezen, aretoko erdiko korridoretik eskailera gehigarri bat jarri dute oholtzara zuzenean. Hartara, neska-mutikoek zuzenean igo ahal izan dute saria jasotzera.

SARITUAK

A1 MAILA, IPUINAK

1. Saria: Ametsik gabe – Xuhar Epelde.

2. Saria: Instrumentu magikoak – Lur Osa.

A2 MAILA, IPUINAK

1. Saria: Lagun ikusezina – Martin Olaizola.

2. Saria: Amona motorista – Maore Iturrarte.

B MAILA, IPUINAK

1. Saria: Hildakoaren lorategia – Anuk Aguado.

2. Saria: Altxor bat baino gehiago – Oier Iturrioz.

3. Saria: Asto zaharra – Irati Arizmendi.

4. Saria: Itzalaren barneko argia – Ekhi Zaldua.

B MAILA, OLERKIAK

1. Saria: Zelaiko Lorea – Uxue Gallastegui.

2. Saria: Haize orratzaren bizitza – Telma Labayen.

3. Saria: Mina – Nahia Manterola.

4. Saria: Bidaia – Ur Iruretagoiena.

C MAILA, IPUINAK

1. Saria Intsektu gorrien matxinada – Adur Mutiozabal.

2. Saria: Mairi – Maialen Arizmendi.

3. Saria: Hamaika egiteko jaioak gara – Unai Lizaso.

C MAILA, OLERKIAK

1. Saria: Isiltasunean – Marina de la Maza.

2. Saria: Nire malkoak – Maddi Agirreazaldegi.

3. Saria: Bizi grina – Haizea Leizaola.

D MAILA, IPUINAK

1. Saria: Amonaren koadernoa – Nadet Itxaso.

2. Saria: Emozio kromatikoak – Unax Zaldua.

3. Saria: Islada – Saioa Novelli.

Aipamen berezia: Itxaropenaren azken arnasa – Andoni Aranberri.

D MAILA, OLERKIAK

1. Saria: Irudikatutakoaren grina eta izandakoaren mina – Maddi Lasa.

2. Saria: Berunezko zapatak – Saioa Novelli.

3. Saria: Iraganaren oihartzuna – Amaia Perez.

E MAILA, IPUINAK

1. Saria: Xango – Malen Tapia.

2. Saria: Ez eranztera kondenatua – Adei Urbitarte.

3. Saria: Bakarrik? – Lorea Perez.

E MAILA, OLERKIAK

1. Saria: Inoiz esan ez dizudana – Naroa Bordagarai.

2. Saria: Autoexijentzia – Maitane Etxabe.

3. Saria: Hari ikusezina – Naia Hammond.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide