VI. Argazki Ibilbidea jarri du martxan Udaberri Jubilatuen Elkarteak, Argia, kolorea, itzalak gaia oinarri hartuta. Hala, ekainaren 15a bitarte izango dute bazkideek parte hartu eta proposamenak aurkezteko epea.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, udaberrizarautz@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte irudiak, eta parte hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki bidali ahal izango ditu.