Aurreko astean eman zieten hasiera Santa Marinako jaiei, baina asteburu honetan lehertuko da benetako festa. Gaur iluntzetik, zehatz-mehatz. Hitzordu garrantzitsua bezain klasikoa den danborradak Santa Marina kalea zeharkatuko du alderik alde, eta jarraian itzulia emango dio Alde Zaharrari, jai giroa eta kolorea jartzeko herriguneari.
Danbor hotsen ondoren, ekitaldi ugari izango dira auzoan Santa Marina egunera arte. Beraz, adin guztietako herritarrek izango dute zer gozatua hurrengo egunetan.
EGITARAUA
Maiatzak 16, ostirala
- 10:00. La Salleko haurren danborrada txikia.
- 19:00. Musika emanaldia DJ Banekin.
- 22:00. Santa Marinako danborrada.
- 23:30. Erromeria Laket taldearekin.
Maiatzak 17, larunbata
- 10:00. Pilota txapelketako finalak, La Salle Zaharreko frontoian (euriarekin, Gaztelekuko pilotalekuan)
- 11:00. Jalgi dantza taldearen saioa.
- 12:00. XXII. Patata tortilla lehiaketa. Tortillak 11:30ean aurkeztu behar dira Santa Marinako tabernan.
- Eguerdian, Agosti ta Barrena auzoan zehar ibiliko dira.
- 17:30. Poltsa eta abanikoak margotzeko tailerra, Haize Orratz gaztelekuko hezitzaileen eskutik; 12-18 urte arteko gazteentzat.
- 19:00. Elektrotxufla elektrotxaranga.
- 23:30. Erromeria Itzal taldearekin.
Maiatzak 18, igandea
- Goizean, kantu-jira auzoan zehar Arrai-Zopa lagun taldearekin.
Herri kirolak: Jakes Iruretagoiena Izeta V.a, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Maddi Gesalaga eta Lierni Osa harri jasotzaileak. - 13:00. Parrilada, Zarautz Trikek girotuta.
- 18:30. Musika festa DJ Arnorekin.
Maiatzak 20, asteartea
- 17:30. LV. Santa Marinako Korrika Txapelketa, 11 urtetik 14 urtera bitarteko neskentzat (2011 eta 2014 bitartean jaiotakoak; biak barne).
- Jarraian, LXXIII. Santa Marinako Korrika Txapelketa, 11 urtetik 14 urtera bitarteko mutilentzat (2011-2014 urte bitartean jaiotakoak, biak barne)
- Segidan, LV. Santa Marinako korrika txapelketa, 7-10 urtera bitarteko neskentzat (2015-2018 urte bitartean jaiotakoak, biak barne).
- Jarraian, LVI. Santa Marinako korrika txapelketa, 7-10 urteko mutilentzat (2015-2018 urte bitartean jaiotakoak, biak barne).
- Ondoren, buruhandiak auzoan zehar ibiliko dira.
Maiatzak 21, asteazkena
- Goizean goiz, kanpai-errepika eta itxaferoak eguna iragarriz.
- 08:30. Meza Nagusia Santa Marina ermitan.
- Ordu berean, Goizeko Ihintza txistulariek auzoko kaleak alaituko dituzte.
- Jarraian, txokolate-jana Kirkilla-Enea jatetxearen eskutik.
- 11:00. Jubilatuentzako ohiko hamaiketakoa Arkaitz-Mendi elkarteak eskainita.
- 18:00-20:30. Gauargi taldearen emanaldia gazte eta haurrentzat.
- Bitartean, Santa Marinako boletoen zozketa eta Urdaiazpiko apustuaren irabazlea iragarriko da.
- Festei amaiera emateko, sardinaren ehorzketa.