Zarauzko Udalak herriko kaleak eta bideak egoera onean mantentzeko jarduketen barruan, Sanz Enea kultur etxea inguratzen duten bidexken zoladura berritzeko lanak egiten ari da. Aste honetan ekin diete obrei, eta bi aste irautea aurreikusten dute.
Udal Brigadako langileen eta Pavimentos Tecnológicos Zarra SL. enpresaren artean gauzatuko dituzte lanak; 40.178,34 euroko (BEZ barne) kostua izango du berritze honek. Prozedurari dagokionez, brigadako langileek bidexken egungo zoladura kenduko dute lehenik eta behin, eta, ondoren, aipatu enpresa arduratuko da zoladura berria jartzeaz.