Eulen-Nuuk taldeak bi garaipen erdietsi ditu Bidasoako Itzulian

Aritz Mutiozabal 2025ko mai. 15a, 09:00

Charlie Meredith Hendaia-Irun etapako helmugan. (Eulen-Nuuk)

Charlie Meredith taldekide ingelesak lortu zituen bi garaipenak; bata elojupekoan eta bestea, azken etapan.

Erakustaldi ederra eman zuen Eulen-Nuuk taldeak iragan asteburuan Bidasoako Itzulian. Jokatu ziren hiru etapetatik bi irabazi zituen, Charlie Meredith txirrindulari ingelesari esker;  lehen eguneko Hondarribiko erlojupekoa eta hirugarren eguneko Hendaia-Irun etapa.

Itzulia, ordea, Cortizo taldeko Marc Torresek irabazi zuen, bera izan baitzen hiru egunetako lasterkaririk erregularrena; Meredithek bigarren bukatu zuen lau segundo eskasera, eta podiuma Finisher taldeko Unai Ramosek osatu zuen, hirugarren postuan.

Taldelanaren garrantzia azpimarratu dute Eulen-Nuuk taldetik, eta, halaber, erdietsitako beste lorpen bat ere nabarmendu dute. Hain justu ere, Igor Iriartek sailkapeneko lehen gipuzkoarraren saria jaso zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide