Photomuseum ondoan dagoen Bizkaia kalerako sarbidetik hasi eta Santa Marina kalera arte doan bidea itxita egongo da ostegunean ibilgailuentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak errepide zati horretan zoruaren konponketa lanak egingo ditu, eta, beraz, ibilgailuek ezin izango dute etzi bide hori erabili.
Foru Aldundiak jakitera eman duenez, egun osoa iraungo dute lanek, eta zehaztu du errepidea 09:30etik 21:00etara egongo dela itxita.
Hiribusean aldaketak
Errepide mozketaren ondorioz, Zarauzko Udalak hiribusak izango dituen zenbait aldaketen berri eman du: hain justu ere, 1 eta 2 lineak izango dira moldaketak jasango dituztenak. Hori horrela, aldaketa guztiak ikusteko ondorengo esteka kontsultatu dezakete herritarrek.