Mendi Tourreko filmak ikusteko aukera izango da hilaren 22an eta 29an

Aritz Mutiozabal 2025eko maiatzaren 12a

'Always Alive' filmeko zatia.

2024ko Bilboko Mendi Film jaialdian nabarmendutako sei ikus-entzunezko emango dituzte Modelo aretoan.

Bilboko Mendi Film mendiko zinemaren jaialdiko azken edizioan nabarmendutako ikus-entzunezkoak Modelo aretoan izango dira ikusgai, beste urte batez, Mendi Tour emanaldi ibiltariari esker. Pagoeta Mendizale Elkarteak eta Mendi Film jaialdiak antolatuta, sei ikus-entzunezko eskainiko dituzte hilaren 22an eta 29an, 19:00etatik aurrera.

Sarrerak 5 euro balio du saio bakoitzeko, eta Modeloko txarteldegian eskuratu daiteke edo Mendi Tour-eko webgunearean bidez.

Maiatzak 22, osteguna

  • Haize lerroak (Janire Etxabe, 2024), 13’. 2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa.
  • Red Rock Revolution (Jim Aikman, 2023), 8’. 2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa.
  • Always Alive (Davina Montaz-Rosset, 2024), 35’. 2024ko Mendi Filmeko sail ofizialean lehiatutakoa.
  • Andrea, an Unpaved Route (Maxime Moulin, 2024), 42’. 2024ko Mendi Filmeko kirol et abentura film onena.

Maiatzak 29, osteguna

  • Jamie (Darcy Hennessey, 2023), 18’. 2024ko Mendi Filmeko film labur onena.
  • The Last Expedition (Eliza Kubarska, 2024), 85’. 2024ko Mendi Filmeko mendiko film onena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide