Boluntariotzari ere ikusgarritasuna eman nahian

Julene Sorarrain 2025ko mai. 11a, 16:30

Galtxagorri elkartearen parean jarri dituzte Zarauzko IV. Boluntariotza Azokako karpak, eta goiz osoan zehar hainbat herritar gerturatu dira irabazi asmorik gabeko elkarteen jarduna ezagutzera eta izena ematera.

Zarauzko Udalak eta Gizalde Gipuzkoako boluntariotza agentziak antolatuta, Zarauzko IV. Boluntzariotza Azoka egin dute gaur goizean. Galtxagorri elkarte gastronomikoaren parean jarri dituzte karpak, eta goiz osoan zehar hainbat herritar gerturatu dira irabazi asmorik gabeko elkarteen jarduna ezagutzera eta izena ematera.

Aurten guztira 24 elkartek hartu dute parte, hala nola garapenerako lankidetza egin duten elkarteak, aniztasun funtzionalarekin lotuta daudenak, osasunarekin eta gaixotasunekin lotutakoak, sorospen zerbitzu boluntarioa ematen dutenak. Informazioa eskuratzeaz gain, bertaratu direnek txarangaz eta bertako jakiekin egindako pintxoez dastatzeko aukera izan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide