Jose Luis Lopez de Lacalle omendu dute haren hilketaren 25. urteurrenean

Julene Sorarrain 2025ko mai. 10a, 15:00

Hainbat izan ziren Gogora institutuko zuzendari Alberto Alonsok, Mario Onaindia fundazioko Alberto Agirrezabalek eta Zarauzko PSE-EEko kide Patxi Elolak kazetariaren omenez eskainitako solasaldira bertaratu zirenak. 

Mario Onaindia fundazioak eta Zarauzko PSE-EEk antolatuta, Jose Luis Lopez de Lacalleren omenezko ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Zazpi kultur aretoan. Asko izan ziren Gogora institutuko zuzendari Alberto Alonsok, Mario Onaindia fundazioko Alberto Agirrezabalek eta Zarauzko PSE-EEko kide Patxi Elolak eskainitako solasaldira bertaratu zirenak.

Bertan izan ziren, besteak beste, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia, Gloria Vazquez eta Inaxio Illarramendi Zarauzko PSE-EEko zinegotziak kazetariaren hilketaren 25. urteurrena gogoratzeko. 

Argazkiak: utzitakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide