Konputazio kuantikoa gaur hitzaldia emango du Roman Orusek etzi, asteartea, Modelo aretoan. ZarautzOn elkartearen ekimenez eskainiko du hitzaldia Orusek, 19:30ean hasita, eta gazteleraz izango da.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, fisika kuantikoaren printzipioak azalduko ditu Orusek Modelon, eta fisika kuantikoaren oinarri horiek ia ezinezkoak diren kalkuluak egiteko gai diren konputagailuak eraikitzeko erabil daitezkeela ere erakutsiko du. Halaber, teknologia honen gaur egungo egoera eta horrek herritarrengan duen eta izango duen eragina ere izango ditu mintzagai adituak.
Roman Orus Donostia International Physics zentroko Ikerbasque Research-eko irakaslea da, bai eta Multiverse Computing-en sortzaile eta zuzendari zientifikoa ere –Europar Batasuneko software kuantikoko enpresarik handiena–.