Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gidatutako Treba Gurasoak programaren barruan, nerabeen buru osasunaren inguruko hitzaldia entzuteko aukera izango da Etxezabala aretoan. Gurasoei zuzendutako saioa izango da, maiatzaren 13an, 18:00etan, eta Izaskun Lopez de la Torre psikologoak emango ditu argibideak.
Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak antolatu du hitzaldia, eta zehaztu duenez, joan nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea ondorengo loturan.