Esanezin zuzenean bihar, Arranon

Intza Trula 2025ko mai. 10a, 11:00

Ianire Aranzabe, Esanezin proiektuko abeslaria. (Kulturklik)

Arranopola egitasmoak antolatutako Bermut Musikatua zikloaren barruko bigarren kontzertua izango da, 12:30ean hasita.

Esanezinek kontzertua eskainiko du bihar Arranoko bunkerrean, 12:30ean, Bermut Musikatua zikloaren barruan. Martxoan abiatu zuen Arronopola egitasmoak Bermut Musikatua izeneko zikloa.

Zikloko azken-aurreko kontzertua izango da biharkoa, eta azkena Saman Goienek eskainiko du, ekainaren 8an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide