Beste irteera bat antolatu du Udaberri Jubilatuen Elkarteak bazkideentzat: oraingoan, Elorriora (Bizkaia) eta Durangora (Bizkaia) egingo dute egunpasa. Maiatzaren 22an, ostegunez, jarri dute hitzordua, eta izen ematea zabalik dago dagoeneko, Udaberriko bulegoan bertan.
Hori horrela, goizean zehar Arginetako nekropolia eta Elorrio ezagutuko dituzte, eta bazkalostean Durangora joango dira.