Maiatzaren 12an zabalduko dute udal musika eskolako aurrematrikulazioa

Intza Trula 2025ko mai. 8a, 09:00

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleen emanaldi bat. (Aritz Mutiozabal)

Gainera, Imanol Urbieta Udal Musika Eskola ezagutu nahi dutenentzako ate irekiak ere egingo dituzte larunbat honetan.

Lehen aldiz Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan izena eman nahi dutenek maiatzaren 12tik 23ra izango dute aurrematrikulazioa egiteko aukera. Horrez aparte, udal musika eskolak jakitera eman duenez, larunbatean ate irekiak antolatu dituzte, oraindik eskola ezagutzen ez dutenek horretarako aukera izan dezaten.

4 urtetik aurrerako haurrek eman ahal izango dute izena, eta eskolan tailerrak, hizkuntza musikala, musikoterapia eta hamalau musika tresna ikasteko aukera izango dute.

Hori hala, aurreaurrematrikula udal musika eskolan bertan egin behar da, edo, bestela, www.udalmusikaeskola.wordpress.com helbidera idatzi daiteke. Halaber, informazio gehiago nahi dutenek 943-50 65 89 telefono zenbakian edota imanolurbietazme@gmail.com helbidera mezua bidalita eskura dezakete. Ate irekiak, berriz, 10:30etik 12:30era izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide