Hitzaldia antolatu dute, Jose Luis Lopez de Lacalleren hilketaren 25. urtemuga dela eta

Julene Frantzesena 2025ko mai. 7a, 10:21

Jose Luis Lopez de Lacalle.

Kazetari zena omentzeko ekitaldia antolatu dute Mario Onaindia fundazioak eta Zarauzko PSE-EEk. Ostiralean izango da, Zazpi kultur aretoan, 19:00etan hasita. ETAk hil zuen Lacalle Andoainen, 2000. urteko maiatzaren 7an.

Jose Luis Lopez de Lacalleren hilketaren 25. urteurrena dela eta, kazetari zena omentzeko ekitaldia antolatu dute Mario Onaindia fundazioak eta Zarauzko PSE-EEk. Ostiralean izango da, Zazpi kultur aretoan, 19:00etan hasita.

Ordu horretan hasiko da, hain zuzen ere, Memoria, compromiso y libertad de expresion izenburupean Gogora institutuko zuzendari Alberto Alonsok, Mario Onaindia fundazioko Alberto Agirrezabalek eta Zarauzko PSE-EEko kide Patxi Elolak eskainiko duten solasaldia. 

Lopez de Lacalle ETAk hil zuen 2000. urteko maiatzaren 7an, Andoainen. Sasoi hartan El Mundo egunkariko zutabegilea zen tolosarra. 1966an atxilotua, torturatua eta espetxeratua izan zen Lopez de Lacalle, frankismoaren aurka aritzeagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide